Doinu brasildarrak eta bertakoak, Atsobakarren

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 30a, 22:12

Kultur Kale Zikloaren barruan, Filipe Court Duok emanaldia egin du larunbat arratsaldean Atsobakarren.  Mugako ibilbidean atondu dituzte instrumentuak, mikroak eta gainerako tresnak. Lauteak taldeari izena ematen dion abeslari eta musikari brasildarraren jaioterriko doinuak ekarri ditu, hango abesti ezagun batzuk joaz, eta horiei gertukoagoko beste batzuk gehitu dizkie, Fito & Fitipaldis, kasu. Tabernako mahaietan zeudenetako batzuk dantzan egitera animatzeaz gain, abestu ere egin dute, bateriaren urtemuga izanda Zorionak zuri kantatu baitiote. Kultur Kale Zikloa hiru kontzertuk osatzen dute. Atzo, Psicoacustic hirukote lasarteoriatarrak girotu zuen Oria auzoa, bihar, aldiz, Tximistarreta parkean ariko da Sweet Sara Band bertsio taldea, 20:00etan hasita.

Erlazionatuak

Filipe Court Duo, Atsobakarren

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 30 Kultura