Maialen Chourrautek Munduko Txapelketako finalerdia lehiatuko du bihar

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 29a, 13:00
Maialen Chourraut, taldekako lehiaketako momentu batean. Arg.: BAT Basque Team.

Maialen Chourraut Eslalomeko Munduko Txapelketa lehiatzen ari da Augsburgen, Alemanian. Hilaren 28an, bakarkako lehiaketako sailkatze probak egin zituen  herritarrak. Ez zen lehen postuetan izan; sorbaldako ebakuntzaren ostean lehen hitzordu garrantzitsua izanik, bere nabigazioa finkatzen eta hobetzen saiatu zen. Lehen jaitsiera akatsik gabea izan arren, 105.77 behar izan zuen ibilbidea egiteko eta 24. postuan sailkatu zen. Bigarren saiakeran, denbora hobetu zuen (102.17), baina hogeigarren atea ukitu eta bi puntuko zigorra jaso zuen. Hala ere, hilaren 30ean jokatuko den finalerdirako txartela lortu zuen txandako bederatzigarren postua eskuratuz. Dena ondo bidean, finalean ere parte har dezake. Ez du hori azken erronka izango herritarrak, hilaren 31n,  arratsaldean, extremeko probari egingo baitio aurre.