Apar artean gozatu dute azken egunaz

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 29a, 12:04

Amaitu da uztaileko abentura. Milaka jardueraz gozatzeko aukera izan dute Lasarte-Oriako haurrek uztailean zehar Ttakun Kultur Elkartearen eskutik. Han eta hemen, jolas eta solas aritu dira begiraleekin batera hilabete osoan zehar, eta gaur egin dute azken jarduera. Apar festa eder batekin agurtu dira elkarrengandik, eta modu horretan borobildu dute orain artekoa. Okendo plazan elkartu dira 11:00etan, eta ederki pasa dute; gaztetxoen aurpegietara begiratu besterik ez zegoen hori ziurtatzeko. Apar zuriz beteta irten dira jolas eremutik asko, busti-bustita. Bukatu da aurtengoa, baina etorriko dira hemendik aurrerako uztailak ere! 

Erlazionatuak