Irailean Eskola Kirolean izen emateko aukera berria izango da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 29a, 11:00

Landaberri zein Burunzpe Guraso Elkarteek eta Ttakun Kultur Elkarteak elkarlanean garatzen duten Eskola Kirola egitasmoko 2022-2023 ikasturtea urriaren 3an hasiko den arren, antolatzaileak gai teknikoak eta programazioa zehazten ari dira dagoeneko

Izen emate nagusia ekainean egin zuten guraso elkarteek. Alabaina, oraindik zalantzati dauden haurrek irailean aukera berri bat izango dute. Irailaren 19tik 25era egin ahalko da inskripzioa guraso elkarteek bideratuko dituzten loturetatik.

Hezitzaile bila
Bestalde, berrikuntza modura,  Eskola Kiroleko saio batzuk –Landaberri ikastolako LH3-LH4 mailak– bazkalostean eskainiko dira, zehazki, astearte eta ostegunetan, 13:25etik 14:25era. 

Saio horiek aurrera eramateko hezitzaile bila dabil Ttakun KE. Interesa duena jar dadila harremanetan elkartearekin: 695 78 53 94 edota eskolakirola@ttakun.eus