Buruntzaldea IKTk izen ematea irekita du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 29a, 10:00
Arg.: KHP - Foto. Gipuzkoa Natacion

Buruntzaldea IKTko arduradunek gogoratu dute kirol elkarteko izen ematea irekia dagoela. 2015 urtean edo lehenago jaiotako herritarrek igeri egiten ikasi edo euren trebetasuna gara dezakete kirol elkartean. Interesdunek igeriketa elkarteko webgunean egin dezakete inskripzioa. Entrenamenduak irailaren 19ko astean hasiko dira, master mailak izan ezik. Horiek urriaren 3an hasiko dituzte saioak.