San Inazio Jaiak ospatuko ditu Basaundi auzoak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 29a, 10:00

Askotariko ekintzak iragarri dituzte antolatzaileek saninazio astebururako; igandera bitarteko egitarau zabala aurkeztu diete lasarteoriatarrei, bertara joan eta jaiez goza dezaten

Goizetik gauera festan aritzeko aukera eskainiko die herritarrek, asteburu honetan, Basaundi auzoak. San Inazio Jaiak ospatuko dituzte, eta adin eta gustu guztien neurrira egindako egitarau zabala aurkeztu dute. Ostiralean, udalak antolatu arren, Psicoacustic musika talde lasarteoriatarraren emanaldia izango da Oriako parkean, eta larunbat eta igandean, berriz, egun osoko egitarauaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. 

Hau da egitaraua: 

Ostirala, uztailak 29

20:00etan, Psicoacustic musika talde lasarteoriatarraren kontzertua, Brunetea parkean.

Larunbata, uztailak 30

8:00etan, Compack Sporting Arkaleko instalazioetan, Oiartzunen.
13:00etan, txalaparta.
14:00etan, paella jan herrikoia Basaundiko plazan. Bazkarira joan ahal izateko txartelak Oriatxiki tabernan daude salgai.
16:00etan, mus txapelketa.
17:00etan, buruhandiak Basaundiko plazan eta inguruan.
17:30ean, apar festa tenis pistan.
18:30ean, zunba master class eta jumping Saito gimnasioarekin eskutik.
19:30ean, Oraintxe In Deu txaranga auzoko plazan eta inguruan.        
23:00etan, berbena Ibai Berriak taldearekin auzoko plazan.

Igandea, uztailak 30

09:00etan, Martxa erregulatua. auzoko plazatik abiatuko da.
10:30ean, Diana txistulariekin.
11:00etan, haur jolasak auzoko plazan.
12:00etan, buruhandiak auzoko plazan eta inguruan.
12:00etan, Meza Nagusia Karmengo kaperan.
12:30ean, bote eta toka txapelketa auzoko plazan.
14:30ean, bazkaria bazkideentzat Burutz-azpi elkartean.
17:00etan, gaztelu puzgarriak auzoko plazan.
17:30ean, haurrentzako askaria.
18:00etan, patata tortila lehiaketa auzoko plazan.
18:30ean, luntxa eta tortila dastaketa.
19:30ean, jaien amaiera Makulu Ken taldearekin.