Tourreko porrak baditu sarituak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 28a, 13:30
Arg.: Ostadar SKT

Ostadar SKTk Tourreko Porreko irabazleak argitaratu ditu. Lehen bi sariak XI izena duten txartelek eskuratu dituzte. Iralean egingo da sari banaketa. Era berean, Espainiako Itzuliko porra abuztuaren 16tik 20ra egin ahalko dela jakitera eman du

Frantziako Tourra amaitu da eta Ostadar SKTk porrako irabazleak jakitera eman ditu. 

Lehen bi sariak XI izeneko txartelek eskuratu dituzte. Itxemi, Kas, Magik Jonson, Moriarty, Kaxkox eta Saky 2 txartelek, berriz, urdaiazpiko goxoak jasoko dituzte.

Puntu gehien lortu dituen denda Patxi Larrañaga harategia izan da. Horregatik, sari guztiak irailaren 2an, 19:00etan, harategian bertan banatuko ditu kirol elkarteak.

Espainiako Itzulia
Eta lau itzulietako azken porra, Espainiako Itzuliarena izango da. Abuztuaren 19an hasiko da proba Utrechen, Herbehereetan eta txartelak egiteko epea abuztuaren 16an irekiko dela jakitera eman dute Ostadar SKTko kideek. Ohiko taberna eta dendetan zein webgunean egin ahalko dira abuztuaren 20ko 13:00ak arte.