Kultur Kale Zikloak musika emanaldiak dakartza herrira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 27a, 15:27
2019. urteko Kultur Kale Zikloko artxiboko irudi bat

Ostiral honetan abiatuko da aurtengo Kultur Kale Zikloa, eta hiru kontzertuz gozatzeko aukera izango dute lasarteoriatarrek. Askotariko estiloetako emanaldiak izango dira. 

Uztailaren 29an, ostirala abiatuko da egitasmoa. Psicoacustic taldea arituko da agertokian, 20:00etan eta Oriako parkean. Lasarte-Orian 2014an sortutako hirukoteak osatutzen du taldea, eta Liverpooleko The Beatles taldearen lauren esentzia du. Errespeturik handienetik egiten diote omenaldia The Beatles taldea ezagunaren abesti ezagunen bertsioak joko dituzte. 

Egun bat geroago, uztailaren 30ean, larunbata, Filipe Court Duo taldearen txanda izango da, eta Atsobakarren joko du, 20:00etan. Donostian bizi diren brasildar duo bat da, funkarekin eta brasildar musikarekin bossa nova egiten duena. Oso ezaguna Jam Sessionak egiteagatik.

Hirugarren eta azken emanadia uztailaren 31n izango da. Hori ere 20:00etan, baina Tximistarreta parkean; Sweet Sara Band taldea arituko da bertan. Bertsio-talde bat da, musikari hauek osatzen dute taldea: Sara Grajal (abeslaria), Pablo Biurrun (gitarra jotzailea), Andrés Espinoza (baxu jotzailea) eta Carlos Caperotxiki (bateria jotzailea).

Antolatzaileek iragarri dute eguraldi txarragatik kontzertuetakoren bat egitea ezinezkoa bada, ez litzatekeela bertan behera geratuko, baizik eta beste egun batera atzeratuko litzatekeela. Horrekin batera, jakinarazi dute 5.000 euroko kostua duela jarduerak.