Udal Kirol instalakuntzak mantentze lanengatik itxita daude

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 27a, 14:00

Lasarte-Oriako Udal kirol instalakuntzak –Maialen Chourraut Kiroldegia eta Michelin Kirol Gunea– itxita daude. Hilaren 24an urteroko mantentze eta garbiketa lan teknikoak hasi zituen Kirol Zerbitzuak eta abuztuaren 8ra arte erabiltzaileek ezingo dituzte kirol eremu horiek erabili. Bien bitartean, Buruntzaldeko gainerako kirol guneak erabilgarri izango dituzte bazkideek. 
Lanak amaitzean udako ordutegia mantenduko dela gogorarazi du Udal Kirol Zerbitzuak. 

Udako ordutegia honakoa da:

  • Astelehenetik ostiralera:
    - Kiroldegia: 7:00-13:00 / 16:00-22:00
    - Igerilekua: 7:00-12:30 / 16:00-21:30
    - Mitxelin Kirol Gunea: 10:00-12:30 / 17:00-22:00
  • Larunbatetan:
    - Kiroldegia eta igerilekua: 9:00-14:00
    - Mitxelin Kirol Gunea: 9:00-13:00
  • Igande eta jai egunetan:
    - Kiroldegia eta igerilekua: 9:00-14:00
    - Mitxelin Kirol Gunea: Itxita.