Isabel Huesoren 100 urteak ospatu dituzte Atsobakar egoitzan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 27a, 13:45

Udal ordezkariak ehun urte bete dituen Isabel Huesori lore sorta ematen.

Duela ehun urte jaio zen Isabel Hueso El Saugo herrian, Salamancan. Gaur arratsaldean bere senideez inguratuta ospatuko du urteurren berezia. Aurrekari modura, ordea, Lourdes Acevedo jarduneko alkateak eta Nagore Duran zinegotziak lore sorta bat eman diote Lasarte-Oriako Udalaren izenean. Isabel Hueso Lorenzo Manchadorekin ezkondu zen 1948 urtean El Saugo herrian. Bi alaba  –Maxi eta Julia –, bost iloba eta bederatzi birbiloba ditu. 1968 urtean, Usurbilera etorri ziren bizitzera eta sei urte beranduago, Lasarte-Orian finkatu ziren. 2004 urtean alargun geratu zen eta bere alabekin bizi izan da 2021 urtera arte. Egun Atsobakar zahar etxeko egoiliarra da.