COVID-19

Altua izaten jarraitzen duen arren, koronabirusaren intzidentzia nabarmen apaldu da herrian azken astean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 26a, 12:50

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hilaren 18tik 24ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 53 kutsatze atzeman dituzte gure herrian, eta azken hamalau egunetan, 194. Intzidentzia tasa metatua 870,74koa izan da, duela astebetekoaren ia erdia.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.934 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.