Francisco Perez Gonzalez artzapezpikua Ama Brigitarren komentuan izan da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 24a, 15:26

Francisco Perez Gonzalez Iruñea-Tuterako artzapezpikua eta Donostiako administrari apostolikoa goizean elkartu da Ama Brigitarren komentuan dauden mojekin. Pazko astean egitekoa zen bisita atzeratu egin behar izan zuen gaur arte. Atzo, hilak 23, Santa Brigida eguna izan zen.