Salto egiteko erabakia

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 22a, 21:00

Barsati antzerki konpainiak Akabo! tragikomediaren emanaldia egin du Okendo plazan gaur arratsaldean. Jump! ikuskizun bat hastear dela, langile bat agertu da udaletxeko banderak garbitu ahal izateko jaso egin behar dituela azalduz. Zuzendariarekin eztabaidatu, eta bere arduradunarekin hitz egiten duen bitartean, beharginak bere zereginari ekin dio. Barruko ahotsak iseka egin dio eta zakar mintzatu zaio gaizki egindako guztia gogoraraziz eta konbentzitu egin du bere buruaz beste eginez gero dena konponduko dela esanez. Eta hala, salto egin du. Suizidioaren tabuaren inguruan gogoetarako zertzeladak eman dizkie ikusleei obrak.

Erlazionatuak

'Akabo!' antzezlana

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 22 Kultura