Buruntzaldea IKTko Laura Igea igerilaria Txingudiko Zeharkaldiko podiumean izan zen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 22a, 09:45
Laura Igea (ezkerrean), Master + mailako podiumean. Arg.: Laura Igea.

Itsasoko zeharkaldien denboraldia martxan da. Hilaren 17an, XVII. Txingudiko zeharkaldia jokatu zen, Hondarribian. Butron Pasealekuan, Kai Zahar jatetxearen ondotik atera eta hondartzaraino 2.600 metrotako ibilbidea egin zuten 165 bat parte hartzailek. Horien artean bi lasarteoriatar izan ziren, Laura Igea eta Richard Espinosa. Igea, gainera, podiumera igo zen. Buruntzaldea IKTko kide Laura Igeak 35.27 behar izan zituen Bidasoako ibaia atzean utzi eta hondartzako helmugara iristeko. Marka horri esker, Master + mailako podiumeko hirugarren postua eskuratu zuen Igeak. Espinosak, berriz, 43.12an egin zuen bidea.