Gaur gauerako plana, zinema

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 21a, 12:02

Okendo Zinema Taldeak udako bigarren proiekzioa egingo du gaur gauean, 22:00etan, Okendo plazan. The Commitments film klasikoa emango du, eta horren aurretik, Zinema (h)abian egitasmoan parte hartu duten Oriarte BHIko ikasleek prestatutako ikus-entzunezko bat. Sarrera doakoa da. Eguraldi txarra eginez gero, Oriarte Landaberri institutuko estalkira joango dira.