COVID-19

Hilaren 11tik 17ra 115 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 18a, 13:18

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hilaren 11tik 17ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 115 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 289. Intzidentzia tasa metatua zertxobait altuagoa da aurreko zazpi egunetakoa baino, 1.497,87koa hain zuzen.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.881 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.