Udako festa egin du Jalgi Kafe Antzokiak larunbatean. Eguerdian hasi dira DJ Uistin Official Selectors eta DJ Grassmanen emanaldiek girotutako bermutarekin. Arratsaldean, berriz, Liluraren kontra eta LOUH taldeak kontzertua eman dute. Lehen taldearekin aritu da kanta pare batean LOUHko abeslaria. Hirukoteak bere kanta zerrenda amaitu ondoren, lekukoa hartu dute herrikoek. Boskote lasarteoriatarrak abesti ezagunen bertsioak egin ditu, haiek entzutera bertaratu direnen gozamenerako.
2022 uzt 16 Kultura