Gaztetasuna oinetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 15a, 20:04

Oinkari Dantza Taldeak eta Hika Teatroak elkarlanean sortu duten Gazte ikuskizuna ekarri dute Okendo plazara. Emanaldia Eusko Jaurlaritzak sustatutako XVIII. Dantza Zirkuituaren barruan egin dute. Ikuskizunak zuzeneko musika, dantza eta hitza josten ditu eta ura du zenbaitetan jarraipenerako hari. Hainbat dantzariren bizipenetan oinarritutako testuak Agurtzane Intxurragak idatziak dira eta berak errezitatu ditu, nagusiki. Lanak euskal dantza tradizionaletik garaikidera bidaiaz gain, bestelako dantza mota batzuk ere batzen ditu. Mugimendu bizi eta bereziki mantsoekin, harritu dituzte inguruan bildu diren lasarteoriatarrak. 

 

Erlazionatuak

'Gazte' dantza ikuskizuna

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 15 Kultura