'Gazte' ikuskizuna ekarriko dute gaur herrira Hika Teatroak eta Oinkari Dantza Taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 15a, 08:52
Argazkia: Egoitz Bengoetxea 'Otxabi'.

Atzo antzerkia, eta gaur dantza. Lasarteoriatarrek aukera paregabea izango dute Gazte emanaldiaz gozatzeko gaur arratsaldean, Okendo plazan, 19:00etatik aurrera. Oinkari Dantza Taldeak eta Hika Teatroak ikuskizun bateratua sortu dute, erroa euskal dantzan duena baina dantza garaikidea eta bestelako oraingo gorputz adierazbideak uztartzen dituena. Ahotsak eta testuak ere tokia dute.

Emanaldi hori Lasarte-Oriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean bultzatu duten XVIII. Dantza Zirkuituaren barruan dago.

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga

Koreografia: Eneko Gil

Testuak: Agurtzane Intxaurraga (dantzarien kontakizunetan oinarrituta)

Dantzariak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.

Kolaborazioa eszenan: Eneko Gil, Agurtzane Intxaurraga

Musika konposaketa: Zigor Lampre (D.J Zigor), Eneko Dieguez (saxoa), Iñaki Dieguez (Atabal pieza)

Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (Ahotsa)

Musika grabatua: Janire Egaña eta Itziar Ituño (Atzo goizen goiz eta Aita San Migel banangoa, Akorde naz diskatik).

Jantziak: Xabier Mujika

Diseinu grafikoa: Santos Bregaña. Laia

Promozio bideoak: Grabaketa: Imanol Gurrutxaga, Nagore Muriel, Markel Sorarrain Edizioa: Imanol Gurrutxaga eta Nagore Muriel

Argazkiak: Egoitz Bengoetxea Otxabi & Pepo

Teknika: Iker Ugalde, Julen de La Iglesia

Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa

Komunikazioa: Teresa Sala

Administrazioa. Asun Etxeberria