Etengabe aldatzearen magia

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 15a, 08:02

Orain-Bi Zirkua taldeak Mute antzezlanaren emanaldia egin du Okendo plazan, Lasarte-Oriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sustatu duten Kale Antzerkia Bultzatuz egitasmoaren barruan. Obraren izenburuak dioen bezala, etenik gabe aldatzearen garrantzia eta magia aldarrikatu dute aktoreek, are gorago eta urrutiago iristeko ezinbesteko urrats gisa. Ikus-entzuleek tarte ederra igaro dute eta amaieran gogotsu saritu dute antzezleen lana.

Erlazionatuak

'Mute' antzezlanaren emanaldia

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 14 Kultura