Udako festa egingo du Jalgik larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 14a, 09:21
Giro ederra izan zen Jalgin sanpedroetan; hainbat kontzertu eman zituzten bertan.

Jalgi kafe antzokiak hainbat musika emanaldi antolatu ditu larunbat honetan egingo duen udako festarako. Goizetik hasi eta iluntzera arte, gorputza mugitzeko aukera izango dute lasarteoriatarrek.

Egitaraua
  • 12:30etik aurrera, Bermut Session: DJ Uistin Official Selectors eta DJ Grassman.
  • 20:00etatik aurrera, kontzertuak: Lilularen kontra eta LOUH taldeak.