Santa Ana Pala txapelketako finalerdiak jokatuko dira uztailaren 19an

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 13a, 14:45

Astertean jokatu ziren Santa Ana Pala txapelketako partidetako baten irudia.

Santa Ana Pala txapelketa bigarren fasean sartzear da. Ligaxkako azken partidak jokatzen ari dira lehiaketan parte hartzen duten sei bikoteak. Uztailaren 19an, finalerdiak izango dira. Bestalde, Intza elkarteko zein herriko pilotariak eskuzko hainbat txapelketetan ari dira lehian

Ekainaren amaieran hasi zen Santa Ana Pala txapelketa. Sei bikote –Iker eta Jon Pello Artetxe, Jagoba Mendizabal eta Julen Urruzola, Gari eta Xabier Arteaga, Gurutz Iturbe eta Asier Goikoetxea, Iñaki Castro eta Eneko Mendizabal eta Jon Mikel Arteaga eta Ander Jauregi– daude lehia bizian. Itzuli bateko ligaxka ari dira jokatzen eta azken partidak lehiatuko dituzte egunotan Loidibarren pilotalekuan. 

Hilaren 19an finalerdietako sailkatuak erabakitzeko partida gogorrak ari dira bikoteak.

Santa Ana egunean, hilaren 26an, berriz, final handia lehiatuko da. Aurretik hirugarren postua ere erabakiko da.

Eskuko txapelketetatik kanpo

Bestalde, Intzako zein herriko pilotariak bikotekako txapelketa ezberdinetan ari dira lehian.

Uztailan sartzearekin batera, Jon Pello Artetxe seniorra eta Peru Urdanpilleta jubenila –Hernaniren izenean lehian– Zikuñaga txapelketa jokatzen hasi dira, Hernanin.

Uztailaren 7an, Urdanpilletak Deskargarekin batera, taldekide Manterola eta Alegria izan zituzten aurrez aurre. Herritarrak eta bere bikoteak ezin izan zituzten aurkarik garaitu, 18-11. Uztailaren 11n, berriz, Jon Pello Artetxeren txanda izan zen. EPLEko Aranburu lagun Hernaniko Urmeneta eta Ortiz de Urbina izan zituzten aurkari eta 8-18 galdu zuten.

Villabonako Santio txapelketan  zein Donostian Pilotaren txokoa txapelketan ere lehiatu da Artetxe eta bietan kanpo geratu da.

Lehenean, ekainaren 14an, Behar Zanako Ormazabal bikote izan zuen eta Orbegozo-Aranalde oriotarrak izan ziren garaile, 8-22.

Bigarrenean, final laurdena jokatu zuen Intzako kide Mikel Elolarekin, uztailaren 2an. Oiarpeko Ugalde eta Oberena taldeko Agirreren aurkako partidan Elolak eskubiko eskuan min hartu eta ezin izan zuten partida aurrera atera.