Miguel Angel Blanco eta terrorismoaren biktimak oroitzeko elkarretaratzea egin da Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 13a, 12:50

Gaur 25 urte Miguel Angel Blanco PPko Ermuko zinegotzia hil zen. ETAk bi egun lehenago bahitu eta Lasarte-Oriako Oztaran auzoan –Sorgin Zulo modura ezagutzen den lekuan- zauriturik aurkitu zuten; buruan bi tiro zituela. Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioak "Miguel Angel Blancoren eta terrorismoaren biktimen oroimenez" elkarretaratzea egiteko deialdia egin zuen atzo. Lasarte-Oriako Udalak bat egin du ekimenarekin eta eguerdian bost minutuko elkarretaratze ixila egin du. Udal ordezkariak, udalbatzako kideak, udal langileak zein herritarrak izan dira mobilizazioan.