Miren Saroberen kasuan, 200 m. lau estilo probako bere denbora ondu zuen zortzi segundoan, 2.37,01 eta absolutu mailako Euskal Herriko gutxieneko marka eskuratu zuen. Tamalez, txapelketa dagoeneko jokatu denez ez da baliagarria izango.
Horrez gain, 15 urteko beste hiru probatan parte hartu zuen igerilari gazteak: estilo libreko 50 m. eta 200 m. probetan eta lau estiloetako 100 m. proba.Azken proba horretan bere marka berdindu zuen. Estilo libreko probetan, berriz, bere marketatik gertu izan zen; 50 m., 29,10 eta 200 m., 02.16,49.
Bere adineko laugarren
Hiru proba izan ziren Iker Gorosteguik egindakoak, hirurak distantzia berekoak, 200 metroko estilo libre, tximeleta eta lau estilo probak, hain zuzen ere.
Buruntzaldea IKTko arduradunek aipatu dutenez, "azken boladan behin eta berriro birrindu ditu bere marka pertsonalak eta ondorioz, oraingoan ez zuen marka pertsonalik egitea lortu; baina hala ere, bere erregistro onenetatik gertu ibili zen hiru probetan".
Horri esker, gainera, 16 urteko laugarren sailkatu zen lau estiloetako zein tximeletako 200 m. proban.
Buruntzaldea IKTko arduradunak eta igerilariak pozik daude denboraldiko azken txapelketan egindako lanarekin: "Maila ona erakutsi dute gureek Euskal Herriko txapelketan eta eurek pozik eman diote amaiera denboraldiari".