Aito Manso zortzigarren mailako podiumean izan da Alisas igoeran

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 13a, 10:45
Aitor Manso herritarra, Alisas igoeran parte hartzen. Alisas Igoera / Isidro PiƱeiro

Aitor Manso herritarrak Euskadi zein Nafarroako mugak gainditu ditu lehenengoz bere mendi lasterketen ibilbidean. Lehen proba Kantabrian izan da. Hilaren 10ean, Alisas igoera jokatu du gidari gazteak

7,4 kilometroko ibilbideko proba da Alisas Igoera. Kantabriako txapelketako bigarren porba zen eta Espainia guztiko aurkariak izan zituen herritarrak. Irabazlea, ordea, ezaguna du; Euskadiko txapelketan lehiakide duen Joseba Iraola. 

Bizkaitarra Nova Np01 ibilgailuan nagusi izan zen. Arazo mekaniko batengatik entrenamendua amaitu ezinik geratu arren, denbora azkarrenak egin zituen gainerako saiakeretan. Bigarren proba kronometratuan 3.28,890. marka lortuz eraman zuen saria.

Aitor Manso herritarrak, berriz, lehen aldia zuen proban eta ibilbidea ezezaguna zuen. BRC B49a bidera moldatu eta pixkanaka markak ontzen joan zen igoera bakoitzean; entrenamenduan 4.03,679 egitetik, 3.52,167 marka egitera igaro zen herritarra. Horri esker, zortzigarren mailako hirugarren sailkatu zen Manso; sailkapen orokorrean, aldiz, bosgarren izan zen.