Dantzan jarri dute Atsobakar egoitza

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 12a, 12:51

Udako Txokoetako haurrak kantuan eta dantzan aritu dira gaur goizean. Lasarte-Oriako Atsobakar egoitzako egoiliar eta langileekin batera aritu dira ekintza horietan, giro bikainean. Sanferminetako zapi gorriak jantzita agertu dira erabiltzaile batzuk, festa giroan

Harrera ederra egin diete egoitzako erabiltzaile eta langileek txokoetako haur eta begiraleei. Elkar agurtu eta bere burua aurkeztu dute haurrek; nola izena duten esan diete egoitzako egoiliarrei. Ostean, bozgorailuan musika jarri eta lehen abestia kantatu eta dantzatu dute: Ahoa bizi, belarriak prest! . Giro bikaina sortu dute denak elkarrekin dantzan. Lehen saiotxoa amaituta, animatu dira beste abesti batzuekin; Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Riki-riki eta Euri tanta-ren erritmora astindu dituzte gorputzak. 

 

Erlazionatuak

Dantzan jarri dute Atsobakar egoitza

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 12 Kultura