COVID-19

Intzidentzia tasa nabarmen igo da azken egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 11a, 13:46

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak uztailaren 4tik 10era arteko datuak argitaratu dituzte. Tarte horretan 152 kasu atzeman dituzte gure herrian, eta azken hamalau egunetan, 285. Intzidentzia tasa metatua 1.477,14koa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.766 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.