Ostadar Inklusioko Ane Asensio, Jon Mendoza eta Xuban Santin ederki lehiatu dira

Ezkerrean, Ane Asensio lehian; eskubian, Xuban Santin podiumean. Arg.: Ostadar Inklusioa.

Ostadar Inklusioa taldeko kideak ekaina amaieran Atletismo zein Boccia txapelketetan lehiatu dira. Ane Asensio eta Jon Mendoza atletismo saileko kideak Gijonen izan ziren Espainiako txapelketan; Xuban Santin, berriz, European Para Youth Games lehiaketako Boccia proban parte hartu du. Emaitza onak lortu dituzte; Santinek esate baterako zilarrezko domina jantzi du

Ekaina bukaeran bi txapelketa garrantzitsu izan dituzte Ostadar Inklusioa taldeko kideek. Emaitza onak egiteaz gain, dominarik ere ekarri dute etxera.

Xuban Santinek zilarrezko domina eskuratu zuen European Para Youth Games lehiaketan, Finlandian. Bocciako BC2 mailan A multzoan hasi zuen lehia. Bi neurketa jokatu eta batean garaile izan zen. Taldeko bigarren bezala finalerdietara sailkatu zen. Jan Hatak txekiarra garaitu zuen eta finalean David Pinto portugaldarrari egin zion aurre. Alabaina, portugaldarra nagusi izan zen eta Ostadarreko kidea bigarren postuan amaitu zuen lehiaketa.   

Ekainaren 25 eta 26an, berriz, Espainiako kluben arteko atletismo egokituko txapelketa lehiatu zen Gijoneko Las Mestas kirol pistan. Espainia osoko kirolariak bildu ziren bertan eta Ostadar Inklusioko Ane Asensio eta Jon Mendoza ere izan ziren lehian.

Asensio T34 mailan lehiatu zen eta hiru proba egin zituen 100 m. (44,33), 200 m. (01.22,06) eta 400 m. (02.50,63) lasterketak. Mendozak T36 mailako proba bakarra izan zuen 100 metro lasterketa eta 17.20 egin zuen.

Ostadar Inklusioko taldeko arduradunak pozarren daude kirolariek lortutako emaitza eta lehiaketetan egindako lanarekin.