ESKUALDEA

Hilabete bukaerako Bizikleta Itzuliaren harira, eskualde mailako prentsaurrekoa egingo du Sarek astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 8a, 11:52

Lasarte-Oriako Sarek jakinarazi du prentsa agerraldi bat egingo duela datorren astelehenean, hilak 11, Okendo plazan, 19:00etan. Eskualde mailakoa izango da, Sarek hilabete amaieran Euskal Herri osoan zehar egingo duen bizikleta itzulia aurkeztea helburu. Eragileak herritarrak animatu ditu bizikletak hartu eta prentsaurrekora joatera, ekintza babestera.

Martxa hilaren 22tik 24ra egingo dute, eta gure eskualdetik 24an igaroko da. Xehetasun gehiago asteleheneko agerraldian emango dituzte.