Una joven prometedora udako zinema saioak zabalduko du uztaileko kultur agenda. Ostegun honetarako deitu du Okendo Zinema Taldeak, 22:00etan, Okendon. Kale antzerkia izango da hurrengo egunean, uztailak 8an. Oh!Pera antzezlana oholtzaratuko du Circo Chosco konpainiak, 19:00etan.
Hilaren 14an, berriz, beste kale antzerki obra bat ikusteko aukera izango dute lasarteoriatarrek. Orain Zirkua konpainiak Mute ekarriko du Okendo plazara eta aurrekoaren ordutegi berean izango da; 19:00etan.
XVIII Dantza Zirkuituak hartuko du hilaren 15ean herriko plaza. Oinkari Dantza Taldeak eta Hika Teatroak-ek Gazte Dantza taularatuko dute. 19:00etan izango da hori ere.
Okendo zinema taldearen bigarren eskaintza izango da hilaren 21ean. The Commitments filma proiektatuko du Okendon, 22:00etan.
Kale antzerki gehiago eta parodia
Barshanti konpainiak Akabo kale antzerkia eskainiko die bertaratzen diren ikus-entzuleei. Hilaren 22an izango da hitzordu hori, 19:00etan.
Santa Ana Egunean, hilaren 26an, berriz, Ttakun Kultur Elkartean antolatzen duen Santa Ana parodia itzuliko da Okendo plazara. Herrian gertatuak eramango dituzte oholtza gainera, umoretik noski. 20:30ean hasiko dela iragarri du udalak.
Beste kale antzerki batek itxiko du uztaileko kultur agenda. Ganso konpainiak Panoli Kabareta ekarriko du Okendora. 19:00etan izango da.