Leire Martin eta Nora Imaz garaile izan dira Gipuzkoako Udako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 5a, 11:45
Nora Imaz eta Leire Martin herritarrak, Gipuzkoako Udako txapelketako podiumaren gorenean. Arg.. Bidasoa XXI

Ekainaren 25ean eta 26an, Gipuzkoako Udako Txapelketan lehiatu zen Irungo Azken Portu kiroldegian. Buruntzaldea IKTko kideez gain, Bidasoa XXI taldean dauden Ainhoa eta Leire Martin herritarrek ere parte hartu zuten lehiaketan. Bikain igeri egin zuten guztien eta horren erakusle, eskuratutako dominak eta markak izan ziren. Leire Martinek eta Buruntzaldea IKTko Nora Imazek gainera txapelketako sari nagusia eskuratu zuten maila absolutuan eta junior mailan, hurrenez hurren

Herriko igerilariak bikain lehiatu ziren ekainaren 25ean eta 26an jokatu zen Gipuzkoako Udako Txapelketan.

Proba ugaritan parte hartu zuten Lasarte-Oriako igerilariek. Buruntzaldea IKTko kideek 29 markak ondu eta Absoluto zein Infantil mailako Euskal Herriko txapelketarako gutxieneko denborak egin zituzten Iker Gorosteguik  –infantil maila, 200 m. tximeleta proba; absoluto maila, 200 m. libre proba–Miren Sarobek – infantil maila, 100 m. lau estiloetako proba; absoluto maila, 200 m. libre proba– eta Jurgi Sukunzak – infantil maila, 50 m. libre proba–.

Horrez gain, domina sorta ederra lortu zuten herritarrek:

Urreak
Buruntzaldea IKTko kideak:
  • Nora Imaz: estilo libreko 800 m. eta 1.500 m. probak, absolutu maila eta  junior maila; 200 m. lau estilo proba, junior maila.
  • Garazi Etxeberria: 50 m. libre eta 100 m. lau estilo probetan, junior maila.
  • Junior mailako nesken –Nora Imaz, Saioa Elola, June Lopez eta Garazi Etxeberria– 4x100 m. libre erreleboa.
Bidasoa XXIeko kideak:
  • Ainhoa Martin: 200 m. bular proba, absoluto maila; 4x50 m. libre, absoluto maila; 4x200 m. libre, absoluto maila; 4x100 m. lau estilo, absoluto maila.
  • Leire Martin: 200 m. eta 400 m. lau estilo proba, absoluto maila; 50 m. bizkar proba, absoluto maila; 4x100 m. libre, absoluto maila; 4x200 m. libre, absoluto maila; 4x100 m. estilo, absoluto maila.
Zilarrak
Buruntzaldea IKTko kideak:
  • Garazi Etxeberria: estilo libreko 50 m. proba, absolutu maila; 100 m. libre proba, junior maila.
  • Izaro Audikana: 100 m. bular proba, junior maila.
  • Nora Imaz: 200 m. libre proba, junior maila.
Bidasoa XXIeko kideak:
  • Ainhoa Martin: 200 m. lau estilo proba, absoluto maila.
  • Leire Martin: 200 m. bular proba, absoluto maila.
 
Brontzeak
Buruntzaldea IKTko kideak:
  • Garazi Etxeberria: 100 m. lau estilo proba, absolutu maila; estilo libreko 200 m. proba, junior maila.
  • Miren Sarobek: 100 m. lau estiloak proba, infantil maila.
  • Izaro Audikana: 200 m. bular proba, junior maila.
  • Iker Gorostegui: 200 m. tximeleta proba, infantil maila.

Gipuzkoako Udako Txapelketan parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Horrez gain, igerilari bakoitzak lehiatutako hiru proba onenekin lortutako FINA puntuen batuketa dela eta, banakako sailkapen orokorrean absoluto mailan, Bidasoa XXI taldeko Leire Martin eta junior mailan, Nora Imaz Gipuzkoako Txapeldun izan ziren.

 
Taldeka Bidasoa XXI izan zen garaile sailkapen orokorrean, baita emakumezkoen mailan ere. Buruntzaldea IKT, berriz, hamargarren izan zen sailkapen orokorrean; bosgarren postua eskuartu zuen emakumezkoen mailan eta bederatzigarren izan zen gizonezkoan.