Herriko triatletak bikain ibili dira Donostiako Triatloian zein Emakumeen Triatloian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 30a, 14:54
Asier Gorostegi (atzean Trinkoko mailotarekin), Donostiako Triatloiko azken eremuan korrika. Arg.: Festak.com

Triatloiaren zaletuek bi hitzordu izan zituzten asteburuan Donostian. Larunbatean, hilaren 25ean, Emakumezkoen Triatloia jokatu zen; igandean, berriz, Donostiako Triatloia, Onditz oroituz proba. Bietan herritarrak izan ziren lehiatzen.

Igandean, Donostiako Triatloia Onditz oroituz proba jokatu zen. Sprin modalitateko proba izanik, 1.500 metro igeriketan, 40 kilometro txirrindan eta 10 kilometro lasterka izan ziren parte hartzaileek egin beharreko distantziak.

Trinko taldeko hainbat kide izan ziren lehian, baita Zumeatarra taldeko Ibai Izagirre eta Jose Ramon Altuna herritarrak ere. Azkarrena, Asier Gorostegi izan zen, 02.09.32. Gainerakoen emaitzak honakoak izan ziren: Imanol Arteaga (Trinko), 02.17.12; Jose Ramon Altuna (Zumeatarra), 02.25.13; Ibai Izagirre (Zumeatarra), 02.25.14; Pablo Muñoz (Trinko), 02.28.33; Mikel Izagirre (Trinko), 02.28.33 eta Zigor Gallardo, 02.36.19. Trinkoko Naiara Mendiluze ere izan zen lehian emakumezko mailan. Mendiluzek 03.06.47 denboran egin zuen ibilbidea.

Naiara Mendiluce herritarra Donostiako Triatloiko helmugara iristen; Nora Landaberea, Emakumezkoen Triatloiko podiumean. Arg.: Festak.com

Podiumean

Larunbatean, ordea, Emakumezkoen Triatloia lehiatu zen. Hainbat herritarrek parte hartu zuten. Emaitzarik onena Nora Landabereak eskuratu zuten. 35.37 denbora eginez, sailkapen orokorreko bosgarren postua eskuratu zuen eta 23 urtez azpiko mailako garaile izan zen.