Tourreko porran parte hartzeko epea ireki du Ostadar SKTk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 28a, 10:15
Arg.: Ostadar SKT

Ostadarreko txirrindularitza Tourreko porra egiteko egunak iritsi dira. Uztailaren 1ean, Le Tour de France txirrindularitza itzulia hasiko da Kopenhage, Danimarkan. Ostadar SKTk ohiko tabernetan porra egiteko zerrendak eta boletoak banatu ditu eta webgunean ere egiteko aukera abiaraziko du. Uztailaren 2ra arte bete ahalko dira txartelak. Sariei dagokionez, lehen sailkatuak 400 euro irabaziko ditu eta bigarrenak, berriz, 200 euro; etapako irabazleak 65 euro lortuko ditu eta sei urdaiazpiko ere zozkatuko dituzte. Gogoratu lau porren sari nagusian puntuak gehitzeko Euskal Herriko itzuliko zein Giroko porretan erabilitako izen bera jarri behar dela txarteletan. Gehienez, hamar txartel egin daitezke izen berdinarekin probako.