Hainbat txapelketa jokatzen aritu dira erretiratuen elkarteko kideak asteotan, eta horietan txapeldun eta txapeldunorde izan direnak saritu dituzte. 18:00etan hasoi da sari banaketa eta bertan izan dira hainbat udal ordezkari; euren eskutik jaso dituzte sarituek oroigarriak. Mahai jokoetan, tokan eta igel jokoan aritu dira elkarteko bazkideak eta 32 izan dira sarituak. Pozik agertu dira horiek guztiak gaur arratsaldeko hitzordura.
Sari banaketa eta gero, sarituen talde argazkia atera eta merienda eginaz agurtu dira.