COVID-19

Azken zazpi egunetan 62 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 27a, 12:35

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hilaren 20tik 26ra arteko datu epidemiologikoak eman dituzte. Tarte horretan 62 kutsatze detektatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 126. Intzidentzia tasa metatua igo egin da, eta gaur-gaurkoz 653,05ekoa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.489 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.