Intza Fernandez herritarra kide duen Hondarribiak Zumaiako Ikurriña eskuratu du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 27a, 13:30
Intza Fernandez (bigarrena eskerretik hasita) eta Hondarribia taldeko hainbat kide, Zumaiako Ikurriñarekin. Arg.: Intza Fernandez

ETE eta KAE Ligako hitzorduak izan dira asteburuan. Donibane Lohitzunen eta Zumaian neurtu dituzte indarrak maila ezberdinetako ontziek. Hondarribia Bertako igogailuak ontziak  Intza Fernandez herritarra barne denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du, Zumaiako ikurriña

Donibane Lohitzunen eta Zumaian lehiatu dira Emakumeen Traineruen Elkarteko (ETE) zein Kantabrikoko Arraun Elkarte (KAE)  Ligetako ontziak asteburuan.

Atzo, hilaren 26an, ETE Ligako bederatzi ontzi bildu ziren Zumaiako Ikurriñan eta itsaso mugituari aurre egin behar izan zioten. Horien artean, Intza Fernandez kide duen Hondarribia Bertako Igogailuak eskifaia izan zen. Bigarren txandan parte hartu zuen Ama guadakupeko eskifaiak. Delteco Zumaiak ziabogan denbora onena egin zuen arren, ezin izan zien Hibaikaren eta Hondarribiaren erasoari eutsi. Hondarribiak egin zuen denborarik onena helmugan eta bandera altxa zuen. Denboraldiko bigarren garaipena da Ama Guadalupeko traineruarentzat.

Egun bat lehenago, berriz, ETE eta KAE 2 mailako eskifaiak izan ziren nor baino nor lehian. ETEko estropadan, Hondarribia Bertako Igogailuak eta Intza Fernandez herritarrak Ligako bigarren hitzordua lehiatu zuten eta laugarren postua eskuratu zuten.

KAE 2 mailako ontziek, berriz, denboraldiko lehen lehia izan zuten. Gaizka Ormazabal kide duen Hibaika Susperregi edukiontziak eskifaiak lehen txandako denborarik onena egin arren, bosgarren postuan amaitu zuen estropada.

Uztailaren 2-3ko asteburuan, hitzordu berriak izango dituzte ETE Eta KAE Ligetako kideek. Hondarribia Castro Urdialesen, Kantabrian lehiatuko da uztailaren 2an; Hibaikak, ordea, bi egunetan izango du lehia Mutrikun eta Donostian.