Sute txiki bat izan da Zumaburuko haur parkean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 25a

Zumaburu ikastetxe azpiko parkean sute txiki bat piztu da 17:00ak aldera. Bizilagunek 112 zenbakira deitu dute eta udaltzaina, ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira hura itzaltzera. Suhiltzaileek Diario Vasco-ri adierazi diotenez, "oso erraz" itzali dute sua eta kalte txikiak eragin ditu parkearen egituran. Dirudienez, sutea parkera sartu den norbaitek piztu du.