Zero Settek akordeoi doinuz bete du Okendo plaza

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 26a, 18:23

San Pedro Jaiak ate joka datoz, baina festa giroa pizten hasteko zenbait ekimen egin dituzte azken egunotan herrian. Igande eguerdian Zero Sette akordeoi orkestraren txanda izan da. Ia ordubetez girotu dute plaza Okendoko agertokitik. Ez dute zorte gehiegi izan eguraldiarekin, gaur ere euria egin baitu. Ez ostegun gauean bezainbeste, eta eskerrak. Plazan jarritako eserlekuetatik jarraitu dute saioa zenbait herritarrek, aterkia irekia edo ez; baina beste askok udaletxe azpiko arkupeetan jartzea nahiago izan dute akordeoiek jotako doinu ezagunez gozatzeko.

Erlazionatuak

Zero Sette akordeoi taldearen kontzertua

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 26 Kultura