Ikasturte amaierako kontzertua eman du Albokak komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 25a, 21:21

Abesbatzak ikasturte amaierako emaladia egin du Ama Brigitarren komentuan larunbat arratsaldean. Zortzi abestiko errepertorioa eskaini dute beteta zegoen elizan. 

Bi urte gorabeheratsuren ondoren, ohi bezala agur esan dio Albokak oraingoan ikasturteari. Herritar ugari bertaratu da kontzertua entzutera. Aldare aurrean jarri dira koruko kideak eta haien aurrean Montse Latorre zuzendaria, erdiko korridorearen bukaeran. 

Kantatutako abestiak hauek izan dira:

  • Hanaqpachap Cussicuini - Anonimoa
  • Kyrie - Piotr Janczak
  • Durme durme - Sefardi doinua, Audreysnyder-ek moldatua
  • Izar ederrak - Josu Elberdin
  • Itsasoa laino dago - Alexandre Lesbordes
  • Maximina - Kolonbiako doinua, Julian Gomez Giraldok moldatua
  • Lau teilatu - Itoiz, Javier Gonzalez Sarmientok moldatua
  • City of stars (La la land) - Justin Hurwitz, Roger Emerson-ek moldatua

Abeslariekin batera Miren Gabirondok pianoa joa du  eta Carolina Muñoz eta Unai de Andresek perkusioa. Amaieran lore sorta bana eman diete bai zuzendariari bai pianistari ere, eta talde argazkia egin dute. 

Asteazkenean, San Pedro eguneko meza nagusian parte hartuko du koruak.

Erlazionatuak

Albokaren emanaldia Ama Brigitarren komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 25 Kultura