Egitasmo berezia da, eta horren xedea da Lasarte-Oriako 65 urtetik gorako bi pertsona maitagarri aintzatestea urtero: aurten Maite Labiano eta Jose Luis Mendiluzek jasoko dute, udaletxe zaharreko balkoian, pandemia aurretik bezala, 12:15ean, haurren txupina eta gero. Bea Egizabal aktore eta umoristak gidatuko du saioa. 2016tik egiten dira aitortza horiek. Hauek izan dira orain arteko irabazleak, urtez urte (2020an ez zuten sariri banatu, pandemiagatik): Rosa Ventoso eta Ramon Uribe-Etxebarria (goian bego); Apoloni Otxandorena eta Jesus Mari Egizabal; Pepi Arsuaga eta Joxe Usabiaga; Nika Alvarez eta Blas Delgado; eta Felixi Tapia (goian bego) eta Patxi Manchado.