Urteroko ohiturari jarraiki, Sebastian Kerejetak lizar adaxkak jarri ditu Ttakun Kultur Elkartearen bulegoaren eta Jalgi kafe antzokiaren atarian, izpiritu txarrak handik uxatze aldera. Kontatu duenez, "aspaldiko usadioa" da hori, San Joan eguna herrian "urteko ospakizun garrantzitsuenetako bat" zenekoa. Oria auzotik ekarri ditu landareak.