Furundarenak eta Rekondok aire zabaleko Espainiako txapelketa lehiatuko dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 24a, 11:30
Naroa Furundarena (ezkerreko irudia) eta Maider Rekondo (eskubiko iruda) podiumeko maila gorenean. Arg.: Ostadar SKT.

Maila absolutuko aire zabaleko Espainiako Atletismo Txapelketa lehiatuko da asteburuan Nerjan, Malagan. Espainiar Estatuko kirolari onenak bildu dira bertan, zehazki, proba bakoitzeko hamabi markarik onenak eta bertan izango dira Ostadar Atletismo saileko bi kide: Naroa Furundarena eta Maider Rekondo. Furundarenak jauzi hirukoitzeko proban parte hartuko du eta Rekondok, berriz, disko-jaurtiketa proban. Biek zortziko finaletarako sailkatzea dute helburu.