Lehen negozioazio mahaia duela bost urte jarri zuten martxan, eta orduz geroztik 258 greba egun egin dituzte. "Hala ere, arazoa konpondu gabe dago oraindik; Gipuzkoako Foru Aldundiak eta patronalek ez dute pausorik eman, azken asteetako bileretan erakutsi dutenez". ELAk bilkura batera deitu zituen apirilaren 5ean, hitzarmen berri bat sinatu eta gatazkaren korapiloa aksatzeko asmoz, baina Aldundia ez zen agertu eta patronalek "negoziazioa zapuztu" zuten bi hilabete geroago, ekainaren 13an.
6.000 langile
Adinekoen egoitzetan 6.000 behargin inguruk jarduten dute, ia gehienak emakumeak dira eta gehienak enpresa pribatuetan lan egin arren, zerbitzuaren %90 Aldundiak kudeatzen du, ELAk adierazi duenez. "Pandemia garaian lehen lerroan izan ziren pertsona horiek guztiak, baina egoera ez da hobea orain, okerragoa baizik, lan kargak COVID-19aren aurretikoak baino handiagoak direlako". Bidenabar, salatu du "lan erreformak eragindako prekarietatea" handitzen ari dela erresidentzietan, eta gero eta langile gehiago haien postuak uzten ari direla, "baldintzak jasanezinak direlako". "Egoera horrek ondorio larriak ditu beharginen egoeran eta herritarrei ematen zaien zerbitzuan".