Herriko lasterkariak probaz proba dabiltza

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 23a, 12:45
Jon Presa herritara 5 kilometroko Espainiako Txapelketako helmugara iristen. Arg.: Jon Presa.

Lasarte-Oriako korrikalariak ez dira geldirik egon hilaren 18-19ko asteburuan eta Hernani, Usurbil edo Paternan izan dira lehian. Jon Presak, esatea baterako, bost kilometroko Espainiako txapelketan parte hartu zuen

Hilaren 19an, Maratoi Erdiko eta 5 kilometroko Espainiako Txapelketa lehiatu ziren, Paternan, Valentzian. Aloña-Mendi taldeko Jon Presa herritarrak bost kilometroko proban parte hartu zuen estreinakoz. Beroari aurre eginez, ibilbidea 15.40 denboran egin eta 28. postuan iritsi zen helmugara; senior mailan hemeretzigarren izan zen.  
 
Egun bat lehenago, Hernaniko Azeri Bila proban ere herritarrak izan ziren parte-hartzen. Guztien artean azkarrena Trinko taldeko Julen Ormazabal izan zen, 29.18, eta bederatzigarren postuan igaro zuen helmuga.
 
Kirola eta elkartasuna
Lehiaketaz haratago, badira gaixotasun ezberdinak ezagutarazteko antolatzen diren probak. Hilaren 18an, Usurbilen, II. Uxue Trail lasterketa jokatu zen. Helburua Uxue Martin hamabi urteko neskatoak duen Phelan-McDermid sindromea ezagutaraztea da eta Andatza mendian
 
Bigarren edizio horretan, bi distantziako – luzea, 20 kilometroko eta motza, 11 kilometro–  mendi lasterketaz gain, 7,5km-ko ibilaldi nordikoa, 'Uxue pasealekua' izeneko 5,5km-ko familia osoarentzako ibilbidea eta 'dortsal solidarioa' egin ziren.
 
Hainbat herritarrek parte hartu zuten proban eta horien artean izan ziren irudian agertzen diren LOTMEko kide eta herritarrak.
 

Arg.: LOTME