Ostadar Ipar Martxako kideek Urdaibaiko bideetan barrena eman diote amaiera ikasturteari

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 22a, 13:45
Arg.: Ostadar Ipar Martxa.
Eguzkiari eta beroari aurre eginez, Ostadar Ipar Martxako kideek 2021-2022 ikasturteko azken irteera egin zuten hilaren 18an. Urdaibaiko inguruetan barrena ibili ziren kirol taldeko kideak, zehazki, Gernika eta Mundaka arteko ibilbidea egin zuten. Bidean Madariaga dorrea-Ekoetxea Urdaibai bisitatu zuten eta Mundakan Santa Katalina baseliza. Beroarengatik zati batean autobusa erabili behar izan zutela ere jakitera eman dute.

Arg.: Ostadar Ipar Martxa.