Ilunabar literarioa egin dute Ttakunenean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 22a, 10:34

Bergarako idazle eskolako hainbat kidek emanaldia egin dute Ttakunenea elkartean, Julen Basterra gitarra jotzaile lasarteoriatarrak girotuta. Tere Irastortzaren Mundua betetzen zenuten eta Ainhara Maiaren Hatsaren poesia liburuak hartu dituzte gaitzat.

Juan Luis Eizmendi, Iñaki Dorronsoro, Lucia Otero, Peru Aiartza, Arantzazu Lopez de Alda, Goizeder Iturain, Aiert Ordoñez, Elena Aierbe, Lierni Elorza eta Eba Zilbeti ikasleek parte hartu dute emanaldian. Dozena bat herritar bertaratu da ekitaldi literarioa gozatzera. Amaieran, Iñaki tabernak prestatutako luntxa dastatu dute.