ETE denboraldiko lehen bandera nagusitazunez eskuratu du Hondarribia Bertako Igogailuak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 21a, 13:30
Hondarribia eskifaiako kideak I. Hernaniko Banderarekin. Intza Fernandez beheko lerroan ezkerretik hasita bigarrena da. Arg.. Hondarribia Arraun Elkartea.

Emakumeen Traineruen Elkarteko Liga hasi da. Igandean, Pasaia San Pedron bildu ziren Liga jokatuko duten bederatzi ontziak I. Hernaniko Bandera lehiatzeko. Horien artean izan zen, Intza Fernandez kide duen Hondarribia Bertako Igogailuak. Euskotren Ligara itzultzea helburu duela argi utzi du lehen hitzordutik Hondarribiako taldeak. Lan ederra egin zuten Ama Guadalupeko ontziko kideek. Nahiz eta distantzia berri –hiru luze eta bi ziaboga–  jokatu behar izan zuten, estropadako lehen txandan euren nagusitasuna erakutsi zuen. 11.21,62 denbora egin eta bigarren izan zen Deusto Bilbaiko ontziari ia hamar segundoko aldea atera zioten. Hilaren 25ean, Donibane Lohitzune Ziburuko Ikurriña inzago dute jokoan.