Ilunabar literarioa egingo dute gaur Ttakunenean, 19:00etan

Bergarako idazle eskolako ikasleek emanaldia egingo dute gaur arratsaldean Ttakunenea elkartean, 19:00etatik aurrera. Ttakun Kultur Elkartearekin nahiz Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean antolatutako jarduera da. Sarrera doakoa da.

Juan Luis Eizmendi, Iñaki Dorronsoro, Lucia Otero, Peru Aiartza, Arantzazu Lopez de Alda, Goizeder Iturain, Aiert Ordoñez, Elena Aierbe, Lierni Elorza eta Eba Zilbeti ikasleek parte hartuko dute emanaldian. Tere Irastortzaren Mundua betetzen zenuten eta Ainhara Maiaren Hatsaren poesia liburuak hartuko dituzte gaitzat. Julen Basterra musikariak girotuko du ilunabar literarioa, gitarrarekin.