LOKEko kideek giro onean eman diote amaiera ikasturteari

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 21a, 11:15

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko kideek 2021-2022 ikasturteari amaiera eman zioten asteburuan. Erakustaldiak eta bazkaria izan ziren hitzordu garrantzitsuak

Larunbat arratsaldean, beroari aurre eginez, gimnastek euren abileziak erakutsi zituzten Maialen Chourraut kiroldegiko pistan jarritako tapizean. Ariketan egin eta bakarka zein taldean guraso eta senideei urtean zehar ikasitakoa erakutsi zieten. Esku hutsik edo tresna ezberdinekin lanean tapizean izan ziren guztiak.

Igandean, berriz, tapizak tatamiari egin zion lekua eta judokek hartu zuten gimnasten lekua. Gorka Aristegi entrenatzailearen aginduei jarraikiz, ariketa ezberdinak, borroka teknikak edo helduenen kasuan, euren gimnasta abileziak erakutsi zituzten. Amaieran guztiek domina eta taldeko kamiseta jaso zuten.

Sari banaketa

Judoko atalaren erakustaldiaren ostean, kirol taldeko kideek Atxega Jauregia jatetxean batu ziren ikasturteari amaiera ezin hobea emateko.

Eta horretan sail bakoitzak ikasturte honetan nabarmendu diren kirolariak saritu zituen. Tenis atalean, Mariasun Yurritak Gipuzkoako txapelketan garaile izan diren Gabriele Fernandorena eta Unax Urdampilleta saritu zituen. Gorka Aristegi judoko entrenatzaileak Oier Guisado, Asier Sagasti eta Mario Herrero kirolariei eman zien saria. Mirian Prieto, Maitane Sarmiento eta Amabr Rodriguez gimnastek, berriz, Euskadiko zein Gipuzkoako txapelketetan egindako lanarengatik jaso zituzten oroigarriak Maite Rueda eta Amaia Calvo prestatzaileen eskuetatik. Amaieran guztiek talde argazkia egin zuten.

Galeriako argazkiak: LOKE

Erlazionatuak

LOKE gimnastika erakustaldiko irudiak

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 21 Kirola

LOKE Judo erakustaldiko irudiak

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 21 Kirola