Kurtso amaierako lehen emanaldia egin dute Udal Musika Eskolako ikasleek

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 21a, 10:47

Ikasturtean zehar ikasitako piezak partekatu dituzte ikasle gazteek guraso eta lagunekin. Txikienak izan dira oholtza gainera igotzen lehenak, eta ikuskizun ederra eman dute, kantuan eta dantzan aritu baitira, ikus-entzuleen txalo artean. Jarraian etorri dira zeharkako flauta, akordeoia, xilofonoa (lehen aldia da ikasle batek instrumentu hori kultur etxean jo duena, emanaldi batean), pianoa, tronpeta eta gitarra. Gaur arratsaldean egingo dute bigarren emanaldia, kultur etxeko auditorioan, 19:00etan. Gonbidapena behar da sartzeko.

Erlazionatuak

'Entreé' pieza jo du Iban Carrascosak

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 21 Kultura